MUGIKORTASUNA ETA
KUTSADURA AKUSTIKOA
Gaur apirilak 18,
Eibarko ikastetxeko ikasleen ordezkariak, Udaletxeko teknikaria, udaltzaingo
ordezkari eta DEBEGESA -ko
arduradunarekin, gure herriko
mugikortasuna eta bertan dauden zarata arazoei buruz hitz egin dugu.
Udaletxeko teknikariak Eibarko zarata mapa erakutsi digu.
Bertan ikusi dugu errepide eta trenbide inguruak leku zaratatsuenak direla eta
urruntzen garen heinean zarata gutxitzen doa.
Udaltzainak esan digu, semaforoen iraupena ez dela leku
guztietan berdina eta hau kontrolatzen da bertatik pasatzen den trafiko eta pertsona kopuruaren
arabera. Honela, Untzagan , kotxe eta oinezko asko pasatzen direnez
semaforoaren denbora berdintsua da bientzat. Barrena kalean berriz, oinezko
batek botoia sakatu behar du errepidea gurutzatzeko.
Gaur egun Eibarren dagoen trafiko arazoa konpontzeko
abiadura muga 30 km/h-ra jaistea izan
daiteke. Honela kutsadura, zarata eta istripu kopurua asko gutxitu ziren.
Kotxe elektrikoen inguruan galderak egin dizkiegu eta
momentuz dituzten kotxeekin jarraitzea pentsatzen dute. Esan digute “Corte
Inglés” eta Eroski-ko aparkalekuetan kargatzeko posteak daudela, baina kotxe
bat kargatzeko 8 ordu behar direla eta ez dela oso praktikoa.
AGENDA 21
5.MAILA
AGENDA 21: MUGIKORTASUNA ETA
KUTSADURA AKUSTIKOA
Gaur, 2013ko maiatzaren 23an,
Eibarko udaletxean herriko ikastetxe guztiak: Lehen Hezkuntza, D.B.H.
eta
Batxilergokoak elkartu gara. Agenda 21
proiektua dela eta, Eibarko mugikortasuna eta kutsadura akustikori buruz
ikasturtean zehar egindako lana erakutsi dugu eta herria hobetzeko proposamenak
egin dizkiogu Udalari.
Guk, San Andres ikastetxeko
5.mailako ikasleok proposamen hauek eraman ditugu:
·
Abiadura muga 30
km/h jaistea; honela, kotxeak motelago badoaz kutsadura gutxiago sortzen dute.
Gure proposamenak Igor Aldalur
zinegotziak erantzun ditue. Zoriondu gaitu egindako lanagatik. Gero esan digu
abiadura muga jaistea pentsatuta dutela eta San Andres Pasealekuan panel
isolatzaileak ipini behar dituztela. Baita ere esan du Amañan bizi direnei
barkamena eskatu nahi diela jasaten ari diren obrak eta zaratengatik.
Ekitaldia amaitzeko Udaletxeak luntx
bat prestatu digu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario